XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euritearen garaian milaka loratzen dira landareak; baina handik apur batera, eta ezari-ezarian, dena hiltzen da.

Urteko beste hilabeteetan lurralde zabal agor agertzen dira larrezabalak.

Belar mota asko hazten da haietan, eta sustraiak lurrean barrena sakonki sartzen.

Lehortean ez da ihartzen agerian dagoen landare-atala baizik; sustraiak bizirik daude, eta hurrengo euritekoan landaredi berri bat ekartzen.

Belar hauek gutxienez 50 cm.tako goratasuna lortzen dute; eta larrezabaletako belarki batzuk bi metrotatik lau metrotaraino heltzen dira.

Larrezabaletan, bestalde, nolanahiko landare koskordunak eta tipulaideak hazten dira.

Sasoin hezean, hurrengo sasoinean xahutuko duten hazkurria pilatzen dute, eta segidan gero loratzen hasten.

Zitori asko eta asko Asia Txikiko eta Persiako larrezabaletako ekarria dira.

Jazintoak, berriz, Hego-Afrikako larrezabaletik heldu dira; eta gauza bera anbuilo-gaistoak.

Han bizi den landare-mordo batek, hezatasuna metatu beharrez, loditu egin behar ditu bere hostoak.

Areago: landare batzuek ez dute orri-aztarnarik; eta, amerikatar kaktusetan bezala, zanko lodi haratsu berdeez gain ez dute besterik deus.

Horrelako landareek, noski, paraje haietan bizi diren piztien kontrako babes bat behar dute.

Alimaleek hezatasuna behar dute, eta landare zukutsu horiek jaten saiatuko dira.

Landare mamitsu horietako anitzek, ordea, benetan txarra eta atsekabea dute zaporea.

Batzutan urkin esnaide kiratsa darie, eta beste batzutan pozointsuak dira arrunt.

Kaktusen arantzek babespide bikaina ematen diete landare horiei, alimaleek janak gertatzeko arriskua baztertuz.